Ikastola hautatuz, gure haurrek euskaraz ikasi eta bizi daitezen hautatu dugu.
Urtean zehar, gure ikastolak hainbat ekitaldietan parte hartzen du, Garaziko ikastolarekin batera, barnekaldeko gertakari kulturalak bultzatzeko eta sustengatzeko asmoarekin.
Munhoa Ikastolako ikasleek haien aldizkaria sortu dute.
Proiektu kolektibo bat da, nun haien ideiak, sorkuntzak eta eskolako bizia partekatzen dituzten.
Munhoa Ikastola eskola euskalduna da, haurraren erritmoa errespetatzen duena.
Ikaskuntzak proiektuetan oinarritzen dira, elkarlana, autonomia eta jakin-mina garatuz.
Eguneroko bizitzan, euskara da ikasteko eta bizitzeko hizkuntza nagusia, giro atsegin eta seguru batean.
Ikastolen hezkuntza proiektua
Ikastolaren hezkuntza-proiektua euskarazko murgiltze-ereduan oinarritua da. Gaur egun, bakarrik Seaskak eskaintzen du Ipar Euskal Herrian. Euskara da ikastolako bizi-hizkuntza: gela barneaz gain, aire-hartzeek, ateraldiek, jarduerek eta jantegiak ere hein bereko garrantzia dute, haurrari ingurumen anitza eskaintzen baitiogu euskaraz loratzeko. Ama-ikastolan, jolasek, kantuek eta ipuinek toki berezia dute, haurrak gozamenaren bidez bere hizkuntza aberastu dezan.
Bakoitzak bere nortasuna badu, baita bere ikasteko manera berezia. Ikastolan, haurra izaki berezi gisa ikusten dugu, aktore, aktibo, sentsua bilatzen eta ematen duena.
Pedagogia desberdinduak
Haur bakoitzaren berezitasuna kontutan hartzen du, hurbiltze-moduak dibertsifikatuz.
Pedagogia aktiboak
Haurra ekintzan ematen du (horrela du ulertzen, sortzen, aitzinatzeko ahala eskuratzen).
Proiektu-pedagogiak
Haurra laguntzen du ikasten duenaren sentsua lehenesten.
Kooperazioak
Toki garrantzitsua badu, bertzeak bertze euskararen erabilpena bermatzeko, batez ere adin desberdinak nahasiz, gelan edo jardueretan.
Ikastolan hiru gela dira, ama ikastola gela 1 urtea arte. Lehen mailakoen gela 2. Urtetik 5.urtera. Frantses gela, 2.urtetik 5. Urtera
Ikastolako tenoreak hauek dira : 9 :00 – 16 :30
Haurzaindegia goizetan 7 :45-9 :00
Arratsaldetan 16 :30-18 :15
Apairuak Nafarroko lizeotik heldu dira. Intolerentzia edo alergia duten haurrentzat apairuak egokituak zaizkie.
Goizetan eta arratsaldetan atsalaskari partekatua dute.
IKASTOLA HAUTATUZ, GURE HAURREK EUSKARAZ IKASI ETA BIZI DAITEZEN HAUTATU DUGU.
Horretarako, murgiltze sistema beharrezkoa da. Gure ikastolak ongi funtzionatzeko, zutabe horiek derrigorrezkoak dira :
EUSKARA • AKTOREAK • ELKARTEA
munho.ikastola@gmail.com
munhoa.azkarate@gmail.com
05 59 49 11 65
Munhoa ikastola 64220 Azkarate